martes, 1 de diciembre de 2015

BIGARREN SAIOA



Gaur, IKT irakasgaiaren bigarren saioa izan dugu. Hasieran, aurreko klasean egin genuenari buruz hitz egiten eta gogoratzen egon gara.
 Ondoren, talde bakoitzak ipuin digitala jorratzen hasi da. Bertan, ipuina kontatzeko, taldekide bakoitzak,  haur hezkuntzako adin bat aukeratu dugu eta adin horretan lantzen diren eduki ezberdinak bilatu ostean, eduki bat aukeratu dugu ipuina kontatzeko.
 Horren ondoren, irakasleak  errmaintak ezagutzeko aukera eman digu. 

Azkenean erraminta bat aukeratu dugu,ondo ezagutu eta ipuina osatu dugu.

Talde batzuk haiek egindako ipuina , landu duten edukia eta ipuina egiteko aukeratu duten erramintaren funtzionamendua erakutsi digute. Haien artean, bat ,story jumper,izan da ,hain zuzen ere, guk aukeratutako erraminta.
Herraminta hau, ipuinak sortzeko balio du, oso sinplea da eta hainbat irudi jartzeko aukera ematen ditu. Horrez gain, textua hainbat tamainatan jartzeko aukera ematen du, zure argazkiak ezartzeko edota internetik deskargatutako argazkiren bat baita. Oso sinplea denez, ezin dira mugimenduak egin ezta musika ezarri. Hala ere, ipuin sinplea eta irudi askorekin landu nahi baduzu erraminta oso egokia iruditzen zait.

Guk 3 urteko haurrentzako ipuina egitea proposatu dugu (Eskuman gure ipuinaren portada ikus daiteke eta paragrafo honen bekaledan linka, eta hortxe klikatuz ipuina iksui eta irakur daiteke) eta bertan, animaliak lantzea erabaki dugu. Hori dela eta, "Animaliak ikasten" liburua sortu dugu. Adin  aproposairuditzen zaigu animali ezbedrinak jorratzeko, haien bizilekua ezagutzeko...
Adin hau dituzten haurrentzako ipuinak sinpleak eta irudi askorekin izan behar dira. Horrez gain, lehenengo zikloan baino textu gehiago izan behar du, betiere, argumentu sinplea eta konkretua.


https://www.storyjumper.com/book/index/22692728/amaiaotxandio#


Erraminta honetaz gain, gainontzeko taldeek honako erraminta hauek erabili dituzte:

Lehenengoa, Go animate izan da , bideo modukoa, eta hanbat aukera ematen ditu pertsonaiak, edukiak edota eszenatokiak ezartzeko. Ondoren, Wideo erraminta daukagu, bideo modukoa ere bai, baina hemen soilik 33 segundoko ipuina soilik ager daiteke. Hirugarrena, Storybird erraminta izan da aurkeztu digutena, liburu modukoa, kalitate onezko irudiak dituena. Hala ere, erraminta honetan, irudiak ezin dira pertsonifikatu eta aukera oso txiiak ematen ditu irudiak aukeratzeko. Beste erraminta bat, Picture Movie Maker izan da, liburu moduan aurkezten dena eta honek ere aukera eskasak ematen ditu nahi duzun eran ipuina pertsonifikatzeko.

 Ipuin digitala landu ostean, umeekin antzerki bat egiteko eta grabatzeko prozesuari buruz hitz egiten egon gara.
Horretarako, aldez aurretik, irakasleak  plangintza bat  zehazki  egin behar du,   eta zer egingo duen, nola , noiz, zer egingo duen lehenengo eta geroago… 
Ondoren, erraminta ezberdinak erabiliko ditu eta grabatu nahi duenearen zerrenda bat egingo du. Azkenean, bideoa grabatzen hasiko da.
Horrez gain, klase osoak aldez aurretik,  honako gauza desberdin hauek egitea proposatu ditugu haurrekin antzerki bat grabatzeko:

·  Historia
·  Helburuak
·  Aktoreak/ Narratzaileak
·  Teknikariak
·  Dekoratzaileak
·  Musika sortzaileak
·  Jantziak
·  Emozioak
·  Baloreak
·  Jakin noiz eraman behar den zer, noiz ez...
·  Materaiala prestatzea
·  IKTak erabili
·  Idatziak
·  Montajea
·  Editoreak
·  Zer egin dezakete umeek antzerki bar prestatzerakoan? 


Amaitzeko, ziur nago saio honetan ikasi dudana erabilgarria izango zaidala. Izan
ere, internetek hainbat aukera ematen ditu ipuin ezberdinak modu originalean
lantzeko. Horrez gain, aukera horiek oso aberasgarriak dira haurrekin gaitasun
ugari lantzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario