martes, 15 de diciembre de 2015

LAUGARREN SAIOA

Gaurko saioa, IKT ikasgaia emango dugun laugarren eta azken saioa izan da. Klase hasieran pasadan hasteko saioan  "Adove premier pro"-rekin landutako bideoa amaitu dugu eta horren ostean talde bakoutzak egindako lana aurkezten hasi gara.

Nire ustez, orokorrean, bideo guztiak oso onak izan dira, batzuk bideo, argazki edo musika gehiagorekin, beste batzuk, ordea, baliabide guztiagorekin. Hala eta guztiz ere, nire iritziz  bakoitzak bere kutsua izan du. 
Bestalde, ia bideo guztiak desberdinak izan dira bakoitzak gai bat lantzen zuelarik urtaroak, genero indarkeria, egun bat eskolan, esate baterako.

Nire taldekideak eta biok istorio bat asmatu dugu eta horren gainean landu dugu bideoa. Bertan, gure helburua  emakume eta gizon baten istorioa kontatzea izan da eta tarteetan argazkiak eta bideoak ezarri ditugu musikarekin, noski.

Klasearen amaieran taldekideon artean ebaluatu gara, esan beharra daukat hasieran pixka bat galduta sentitu naizela serioki inoiz ebaluatu ez naizela baina horrela ikasten da eta nire ustez oso egoki iruditu zait irakaslearen erabakia abaluatzerako orduan. Horrela pixkanaka presatzen hasi gaiteke etorizunean hainbat ebaluazioe gingo ditugu eta.
Saio honen gainean esan behar dudana guztiz positiboa da, hau da, pixkanaka programa ikasten joan naiz eta lan asko egiteko erabilgarria izango zaidala ziur nago. 


Hasieran esan dudan bezalaxe, IKT saio hau  lauhilabete honetako azkena izan da eta pena handia eman dit bukatzeak. Izan ere, lau saio soilik izan arren gauza pilo ikasi ditut, haien artean, lehen aipatutako programa erabiltzen, ipuin digital bat egiten... Egia da zerbait erabiltzerako orduan oso galduta sentitu naizela eta lan hori egiten amaitzeko gaitasunik ez neukala sentitu dut, baina interesa jartzen eta irakaslearen edota klasekideen laguntzarekin programa zein herraminta nola erabiltzen den ikasten ikasi dut.
Horregatik  ikasgai honetan ikasitakoa etorkizunean hezitzaile izatekotan oso erabilgarria izango zaidala pentsatzen dut.










sábado, 5 de diciembre de 2015

HIRUGARREN SAIOA



IKT hirugarren saio honetan,  aurreko egunean egindakoa gogoratzen hasi gara. Geroago, "Adobe Premier Pro" programa deskargatu, tutorialen bidez eta irakaslearen laguntzarekin nola erabiltzen den ikasi dugu eta ondoren bideoa egiten eta prestatzen hasi gara saio osoan zehar. Baina hori egin baino lehen zer egingo dugun, zein argazki, bideo edo musika ezarriko dugun adostu dugu taldean.


Hasieran, pixka bat galduta sentitu gara, programa ondo erebiltzen ez genekielako, baina nola erabiltzen den erakusten duten bideoei esker eta irakaslearen laguntzarekin pixkanaka bideoa egiten joan gara.


Azkenean, bideoa oso ondo geratu zaigu eta esan beharra dago, gaurko saio hau oso produktiboa iruditu zaidala programa ezagutu eta bertan gauza ugari lantzeko aukera izan dudalako.


martes, 1 de diciembre de 2015

BIGARREN SAIOA



Gaur, IKT irakasgaiaren bigarren saioa izan dugu. Hasieran, aurreko klasean egin genuenari buruz hitz egiten eta gogoratzen egon gara.
 Ondoren, talde bakoitzak ipuin digitala jorratzen hasi da. Bertan, ipuina kontatzeko, taldekide bakoitzak,  haur hezkuntzako adin bat aukeratu dugu eta adin horretan lantzen diren eduki ezberdinak bilatu ostean, eduki bat aukeratu dugu ipuina kontatzeko.
 Horren ondoren, irakasleak  errmaintak ezagutzeko aukera eman digu. 

Azkenean erraminta bat aukeratu dugu,ondo ezagutu eta ipuina osatu dugu.

Talde batzuk haiek egindako ipuina , landu duten edukia eta ipuina egiteko aukeratu duten erramintaren funtzionamendua erakutsi digute. Haien artean, bat ,story jumper,izan da ,hain zuzen ere, guk aukeratutako erraminta.
Herraminta hau, ipuinak sortzeko balio du, oso sinplea da eta hainbat irudi jartzeko aukera ematen ditu. Horrez gain, textua hainbat tamainatan jartzeko aukera ematen du, zure argazkiak ezartzeko edota internetik deskargatutako argazkiren bat baita. Oso sinplea denez, ezin dira mugimenduak egin ezta musika ezarri. Hala ere, ipuin sinplea eta irudi askorekin landu nahi baduzu erraminta oso egokia iruditzen zait.

Guk 3 urteko haurrentzako ipuina egitea proposatu dugu (Eskuman gure ipuinaren portada ikus daiteke eta paragrafo honen bekaledan linka, eta hortxe klikatuz ipuina iksui eta irakur daiteke) eta bertan, animaliak lantzea erabaki dugu. Hori dela eta, "Animaliak ikasten" liburua sortu dugu. Adin  aproposairuditzen zaigu animali ezbedrinak jorratzeko, haien bizilekua ezagutzeko...
Adin hau dituzten haurrentzako ipuinak sinpleak eta irudi askorekin izan behar dira. Horrez gain, lehenengo zikloan baino textu gehiago izan behar du, betiere, argumentu sinplea eta konkretua.


https://www.storyjumper.com/book/index/22692728/amaiaotxandio#


Erraminta honetaz gain, gainontzeko taldeek honako erraminta hauek erabili dituzte:

Lehenengoa, Go animate izan da , bideo modukoa, eta hanbat aukera ematen ditu pertsonaiak, edukiak edota eszenatokiak ezartzeko. Ondoren, Wideo erraminta daukagu, bideo modukoa ere bai, baina hemen soilik 33 segundoko ipuina soilik ager daiteke. Hirugarrena, Storybird erraminta izan da aurkeztu digutena, liburu modukoa, kalitate onezko irudiak dituena. Hala ere, erraminta honetan, irudiak ezin dira pertsonifikatu eta aukera oso txiiak ematen ditu irudiak aukeratzeko. Beste erraminta bat, Picture Movie Maker izan da, liburu moduan aurkezten dena eta honek ere aukera eskasak ematen ditu nahi duzun eran ipuina pertsonifikatzeko.

 Ipuin digitala landu ostean, umeekin antzerki bat egiteko eta grabatzeko prozesuari buruz hitz egiten egon gara.
Horretarako, aldez aurretik, irakasleak  plangintza bat  zehazki  egin behar du,   eta zer egingo duen, nola , noiz, zer egingo duen lehenengo eta geroago… 
Ondoren, erraminta ezberdinak erabiliko ditu eta grabatu nahi duenearen zerrenda bat egingo du. Azkenean, bideoa grabatzen hasiko da.
Horrez gain, klase osoak aldez aurretik,  honako gauza desberdin hauek egitea proposatu ditugu haurrekin antzerki bat grabatzeko:

·  Historia
·  Helburuak
·  Aktoreak/ Narratzaileak
·  Teknikariak
·  Dekoratzaileak
·  Musika sortzaileak
·  Jantziak
·  Emozioak
·  Baloreak
·  Jakin noiz eraman behar den zer, noiz ez...
·  Materaiala prestatzea
·  IKTak erabili
·  Idatziak
·  Montajea
·  Editoreak
·  Zer egin dezakete umeek antzerki bar prestatzerakoan? 


Amaitzeko, ziur nago saio honetan ikasi dudana erabilgarria izango zaidala. Izan
ere, internetek hainbat aukera ematen ditu ipuin ezberdinak modu originalean
lantzeko. Horrez gain, aukera horiek oso aberasgarriak dira haurrekin gaitasun
ugari lantzeko.

martes, 24 de noviembre de 2015


BIDEOAK

Gaurko saioan landu ditugun eduki batzuen bideoak hurrengoak dira:

  • El peligro de las redes soziales



  • Redes Sociales Identidad Digital




LEHENENGO SAIOA


Gaur,lauhilabete honetako IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologikoak) ikasgaiaren lehenengo saioa izan dugu eta klasearen hasieran, irakasleak eta klasekideak elkar ezagutu gara bakoitzak bere burua aurkeztuz.


m

Ondoren,guztion artean, ebaluazio sistema nola izango den erabaki dugu, irakasleak ia nota guztia guk jarriko dugula esan digulako.
Horren ostean, hainbat gauza landu ditugu, lehenengo  dentitate digitalaren inguruan  hitz egin dugu, bideo pare batzuk ikusi ditugu eta horren ostean, taldeka, horri buruz hitz egiten eta idazten ibili gara.

Identitate digitalari buruz hitz egin ostean, irakasleak Big bang datari buruzko informazioa bilatzea eskatu digu eta identitate digitalarekin bezala, horri buruzko idazlana egin dugu.



Horrez gain, interneteko erabiltzaileok IKT-ak nola erabiltzen ditugun hainbat bideo ikusi ditugu baita horiei ematen dizkiogun erabilera horren inguruan dauden mitoak analizatu ditugu ere bai.

Azkenik, irakasleak ipuin digitala landuko dugula komentatu digu eta horretarako, Haur Hezkuntzako adin bat aukeratu dugu, eta adin horretan lantzen diren edukiak bilatzen hasi gara. 

Klase honetan, orokorrean, oso gustora sentitu naiz ,bertan, hainbat eduki landu ditugu eta orokorrean guztiak interesgarriak iruditu zaizkit. Batzuk ezagututa nituen jada, beste batzuk, ordea, ez. Beraz, gaur ikasteko aukera izan dut.

Gaurko saioan landu ditugun eduki guztietatik identitate digitala garrantzitsuena eta interesgarriena iruditu zait. Nire ustez, sare sozialetan erabiltzaile izaterako orduan, kontziente izan behar gara zerbait idazterakoan edo igotzerakoan eta  bakoitzaren identitatea babestu behar dugu gero ez damutzeko. Horrez gain, interneten, orokorrean, dauden arazoez kontziente  izan behar gara, gero, umeei ez transmititzeko. 



Gaur egungo nahiz etorkizuneko haurrak teknologiaren gizartean jaioko dira, beraz, haur hezkuntza haurren identitate digitala lantzeko ezinbesteko aukera eta aldi egokia iruditzen zait.


 Hori dela eta,  hurrengo saioetan landuko duguna oso aproposa iruditzen naiz, etorkizunean ikasleekin lantzeko eta haiek kontziente izateko teknologiaren erabileraren gainean.

Amaitzeko, ipuin digitalen bitartez hori guztia landu eta barneratu dezakete teknika desberdinak erabiliz, hala nola, jolasak, abestiak...