Gaurko saioa, IKT ikasgaia emango dugun laugarren eta azken saioa izan da. Klase hasieran pasadan hasteko saioan "Adove premier pro"-rekin landutako bideoa amaitu dugu eta horren ostean talde bakoutzak egindako lana aurkezten hasi gara.
Nire ustez, orokorrean, bideo guztiak oso onak izan dira, batzuk bideo, argazki edo musika gehiagorekin, beste batzuk, ordea, baliabide guztiagorekin. Hala eta guztiz ere, nire iritziz bakoitzak bere kutsua izan du.
Bestalde, ia bideo guztiak desberdinak izan dira bakoitzak gai bat lantzen zuelarik urtaroak, genero indarkeria, egun bat eskolan, esate baterako.
Nire taldekideak eta biok istorio bat asmatu dugu eta horren gainean landu dugu bideoa. Bertan, gure helburua emakume eta gizon baten istorioa kontatzea izan da eta tarteetan argazkiak eta bideoak ezarri ditugu musikarekin, noski.
Klasearen amaieran taldekideon artean ebaluatu gara, esan beharra daukat hasieran pixka bat galduta sentitu naizela serioki inoiz ebaluatu ez naizela baina horrela ikasten da eta nire ustez oso egoki iruditu zait irakaslearen erabakia abaluatzerako orduan. Horrela pixkanaka presatzen hasi gaiteke etorizunean hainbat ebaluazioe gingo ditugu eta.
Saio honen gainean esan behar dudana guztiz positiboa da, hau da, pixkanaka programa ikasten joan naiz eta lan asko egiteko erabilgarria izango zaidala ziur nago.
Hasieran esan dudan bezalaxe, IKT saio hau lauhilabete honetako azkena izan da eta pena handia eman dit bukatzeak. Izan ere, lau saio soilik izan arren gauza pilo ikasi ditut, haien artean, lehen aipatutako programa erabiltzen, ipuin digital bat egiten... Egia da zerbait erabiltzerako orduan oso galduta sentitu naizela eta lan hori egiten amaitzeko gaitasunik ez neukala sentitu dut, baina interesa jartzen eta irakaslearen edota klasekideen laguntzarekin programa zein herraminta nola erabiltzen den ikasten ikasi dut.
Horregatik ikasgai honetan ikasitakoa etorkizunean hezitzaile izatekotan oso erabilgarria izango zaidala pentsatzen dut.


