Gaur,lauhilabete honetako IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologikoak) ikasgaiaren lehenengo saioa izan dugu eta klasearen hasieran, irakasleak eta klasekideak elkar ezagutu gara bakoitzak bere burua aurkeztuz.
m
Ondoren,guztion artean, ebaluazio sistema nola izango den erabaki dugu, irakasleak ia nota guztia guk jarriko dugula esan digulako.
Horren ostean, hainbat gauza landu ditugu, lehenengo dentitate digitalaren inguruan hitz egin dugu, bideo pare batzuk ikusi ditugu eta horren ostean, taldeka, horri buruz hitz egiten eta idazten ibili gara.
Identitate digitalari buruz hitz egin ostean, irakasleak Big bang datari buruzko informazioa bilatzea eskatu digu eta identitate digitalarekin bezala, horri buruzko idazlana egin dugu.
Klase honetan, orokorrean, oso gustora sentitu naiz ,bertan, hainbat eduki landu ditugu eta orokorrean guztiak interesgarriak iruditu zaizkit. Batzuk ezagututa nituen jada, beste batzuk, ordea, ez. Beraz, gaur ikasteko aukera izan dut.
Gaurko saioan landu ditugun eduki guztietatik identitate digitala garrantzitsuena eta interesgarriena iruditu zait. Nire ustez, sare sozialetan erabiltzaile izaterako orduan, kontziente izan behar gara zerbait idazterakoan edo igotzerakoan eta bakoitzaren identitatea babestu behar dugu gero ez damutzeko. Horrez gain, interneten, orokorrean, dauden arazoez kontziente izan behar gara, gero, umeei ez transmititzeko.
Gaur egungo nahiz etorkizuneko haurrak teknologiaren gizartean jaioko dira, beraz, haur hezkuntza haurren identitate digitala lantzeko ezinbesteko aukera eta aldi egokia iruditzen zait.
Hori dela eta, hurrengo saioetan landuko duguna oso aproposa iruditzen naiz, etorkizunean ikasleekin lantzeko eta haiek kontziente izateko teknologiaren erabileraren gainean.
Amaitzeko, ipuin digitalen bitartez hori guztia landu eta barneratu dezakete teknika desberdinak erabiliz, hala nola, jolasak, abestiak...